Rota tu tablet para disfrutar una mejor experiencia.

ES | CA | GL | EU

Zergatik dira garrantzitsuak jostailuak?

Jolastea eta jostailua ikasteko eredu nagusiak eta gizarteko balioak transmititzeko elementuak dira, inguratzen gaituen eta gure gizartearen isla. Jostailuei esker, neska-mutilek pertsona izateko garapenean parte hartuko duten ezagutzak eta portaerak lortzen dituzte.

Oso garrantzitsua da haurrei eskaintzen ari garen mezuaz jabetzea eta, Jostailu hezitzailea proiektuaren bidez, jostailuaren balio pedagogikoa eta heziketan duen garrantzia bultza nahi ditugu, tolerantzia, aniztasuna, errespetua eta berdintasuna lantzeko elementu gisa ulertzen dugulako.

Hasiera

1992 an Gazteen Gurutze Gorriak jostailuen lehen kanpaina egin zuen, gizarte- eta ekonomia-kalteberatasunaren arriskuan zeuden eta jostailurik erosi ezin zuten familietako estatuko neska-mutil guztien beharrak estaltzeko.

Orduz geroztik, Kanpaina bilakatuz joan da pixkanaka "Jostailu hezitzailea" proiektuan txertatu arte.

Jostailu hezitzailea, bilakaera naturala

2000. urtetik aurrera, gerrakoak eta sexistak ez diren jostailuei buruz sentsibilizatzeko eta informatzeko lana hasi zen. Une horretatik aurrera, biztanle guztiei zuzendutako hitzaldiak, jarduerak eta ekintzak egiten dira kalean. Horrela, lan-ildo berriari ekin zitzaion, eta orduz geroztik, proiektuaren oinarria da.

"Beren eskubideak jokoan"

2016 tik aurrera, jostailuen kanpaina Haurren Eskubideen Hitzarmeneko 31. artikuluan jasotakoan oinarritzen da:

“neska-mutilek aisialdirako, jolasteko eta jarduera artistikoetan eta kulturaletan parte hartzeko eskubidea dute”.

Hori dela-eta, "Beren eskubideak jokoan" lema aukeratu zen, eta orduz geroztik, kanpaina guztietan mantendu da, hitz-jokoak haurren oinarrizko eskubideetako baten urratzearen gainean arreta deitzen uzten baitigu.

© Espainiako Gurutze Gorria 2018. Eskubide guztiak erreserbatuta. Sakatu hau LEGE-ALDERDIAK kontsultatzeko.